|
|
Asteazkena, 2009(e)ko urria(r)en 28-(e)an 14:01etan |
|
Pasa den astean Gasteizko uniko eta eskoletakoek eta Arrasateko ikasleek ospatu zituzten lehenengo Ikasle Egun txikiak eta bihar, Arangoitiko, Leioako eta Donostiako ikasleek emango diote jarraipena dinamikari.
Leioako Egitaraua Klik
Arangoitiko egitaraua Klik
Donostiko Egitaraua Klik |
|
Asteazkena, 2009(e)ko urria(r)en 28-(e)an 13:34etan |
|
Onezkero jakingo duzue Ikasle Egunean, azken urteotako ohiturari jarraiki, Ikasle Bazkaria izango dela. Baina aurtengoan, ikasleok ez ezik, nahi duen guztiak gurekin batera bazkaltzeko aukera izango du. Hori bai, aurrez sarrerak erostea komeni da, inor bazkaltzeko lekurik gabe geratu ez dadin. Hona hemen bazkariko sarrerak salgai dauden tabernak:
Arrasaten: Irati tabernan Aretxabaletan: Urbaltz tabernan Bergaran: Arranoan Soraluzen: Arranoan |
|
Asteazkena, 2009(e)ko urria(r)en 21-(e)an 11:32etan |
|
Beste urte batez, martxan da Ikasle Egun txikien dinamika. Bihar (urriak 22) emango zaio hasiera, Gasteizen eta Arrasaten ospatuko diren Ikasle Egun txikiekin. Egitarau polita prestatu dute bai Gasteizko zein Arrasateko ikasleek eta nahi duen guztiak bertan parte hartzeko deia luzatu dute.
Irakurri egitarauak |
|
Asteazkena, 2009(e)ko urria(r)en 21-(e)an 11:10etan |
|
Amaitu da ikasle musikariek izena emateko epea. Orain bi aste inguru, nahi zuten ikasle musika-taldeek Ikasle Egunean jotzeko aukera izan zezaten, izen-ematea jarri genuen martxan. Gure asmoa, beste aste batez edo izen-ematea zabalik izatea bazen ere, aukera honek izan duen harrera ona dela eta, uste baino lehenago amaitu behar izan dugu.
Izan ere, guk espero baino musika talde gehiagok eman duzue izena, eta hortaz, jada gehiegi izan direnez, ixtea erabaki dugu.
Eskerrik asko sentitu bat bidali nahi dizuegu, izena eman duzuen guztioi. Horrelako gauzek, Ikasle Egun osatuago bat prestatzen laguntzen digute, eta benetan eskertu nahi dizuegu izandako jarrera. Lehen bailehen jarriko gara guztiekin kontaktuan. |
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
Orria: 1 Guztira: 2 |